Saskia

Inicio > Nola erosi > Bidalketak

Bidalketak

BIDALKETAK ETA ENTREGAK

PROMOZIOA: Hurrengo 5 egunetan, %10-eko DESKONTUA zure GARRAIO GASTUETAN (Argi ibili! Apilirak 17a arte!)

Eskaeren bidalketa, ordainketa formalizatu bezain azkar egingo da. Esan beharra dago, gure bezeroaren arretarako sailetik eskaeraren prestakuntza zein bidalketaren inguruko informazioa jasotzeko aukera izango dela bezeroak nahi izanez gero.

Gure bidalketa zerbitzuak Espainiar penintsula hartzen du barne. Balear uharteen kasuan, logistika arazoak direla eta, www.euskolabeltienda.com-ek produktuak zerbitzatzen ditu. Baina horretarako,  bezeroa aurretiaz gure Bezeroaren arretarako sailarekin kontaktuan jarri behar da, eta bertatik azalduko zaizkio eskaria burutu aurretik zeintzuk diren jarraitu beharreko  pausuak.

Penintsulara egindako bidalketen kostua zure eskaria entregatzeko beharrezko den garraio motaren arabera kalkulatzen da:

  • “HOTZEAN” Taldea: behia, bildotsa, oilaskoa, esnea, antxoak, tomatea eta piperra.
  • "GIROAN” Taldea: Sagardoa, txakolina, ardoa, eztia eta patata.
  • “KONBINATUA” Taldea: hegaluze-kontserbak, barazki-kontserbak, sukaldatutako kontserbak, indabak, garbantzuak, Ibarrako piparrak, arrautzak eta gazta.

Erosketan "HOTZEAN" taldeko produktuak soilik badaude, hotzeko bidalketa bakarra jasoko da.

Erosketan "HOTZEAN" eta "KONBINATUA" taldeetako produktuak baldin badaude, hotzeko bidalketa bakarra jasoko da.

Erosketan "GIROAN" taldeko produktuak soilik badaude, giroan bidalketa bakarra jasoko da.

Erosketan "GIROAN" eta "KONBINATUA" taldeetako produktuak baldin badaude, giroan bidalketa bakarra jasoko da.

Erosketan "HOTZEAN" eta "GIROAN" taldeetako produktuak baldin badaude, edota  3 taldeetako produktuak baldin badaude, bi bidalketa jasoko dira, bata hotzean eta bestea giroan.

Hotzean eta giroan egindako bidalketak logistikako operadore desberdinen bidez burutzen dira, beraz entrega desbedinetan jasoko dira.

Hurrengo taulak, erosketa motaren araberako bidalketen kostuak erakusten ditu:

Edozein kasutan, legeak ezartzen duen nahitaezko aseguruarekin merkantzia aseguratua egongo da Garraiorako Lege Organikoaren arabera. Eskaeren bidalketa ordainketa formalizatu bezain azkar egindo da.

ENTREGA HELBIDEA

Erosketa datuak betetzeko orduan, eskaria fakturaziokoa ez den beste helbide batera bidaltzeko aukera ematen da. Horretarako aukera ezberdinak daude: datuak betetzean egokia deritzozun helbidea hautatzea, helbide fiskala ez den beste bat sartzea  edo erregistroko unean edo eskaria burutzean  bertan. Entrega helbidea gehitu edo aldatzeko dauden funtzioak erabiliz egin dezakezu,  ordainbideak aukeratzean adibidez. Kasu honetan, ez zaio faktura bidalketaren hartzaileari iritsiko, erosleari baizik.

ENTREGA EPEA

Nazio-lurralde osorako guk ziurtatzen dugun entrega epea 72 ordutakoa da, nahiz eta gehienetan entregak 24 ordutan burutu. Ohiz kanpoko edo ezusteko edozein atzerapen gertatzen bada, gure dei-zentroak eroslearekin kontaktuan jarriko da, gertakariaren berri eman eta bezeroak eskariarekin aurrera jarraitu nahi duen edo ez erabaki dezan. Xede hauetatik kanpoko bidalketen kostuak jakiteko, gure bezeroaren arretarako zerbitzuarekin harremanetan jarri. Beste edozein zalantza edo iradokizun izanez gero, inprimaki hau bidali eta ahalik eta lasterren izango duzu gure berri.