OSAGAIAK
- 350 g. txitxiki
- 6 Euskal Baserriko Arrautza Eusko Labela dutenak
- 1/2 Baso Euskal Esne Eusko Labela duena
- 2 Ogi-xerra (mamia bakarrik)
- Oiloa eta gatza
NOLA PRESTATU
Ontzi batean arrautzak irabiatuko ditugu. Ostean, ogiaren mamia gehituko dugu, bai eta esne baso erdia ere. Pixka bat eragin eta gatza egingo diogu.
Geroko gordeko dugu.
Zartagin batean 3 koilarakada olio botako ditugu, eta txitxikiak su motelean frijituko ditugu.
Erdi eginda daudenean, bi koilarakada ur botako diegu gainetik.
Eginda daudela ikusten dugunean (8 minutu), arrautzen nahastura gehituko diogu, eta hahaskia egingo dugu.



















