Saskia

Inicio > Korporatiboa > Euskadiko Kalitatea Eta Jatorri Bereizgarriak

Euskadiko Kalitatea Eta Jatorri Bereizgarriak

Kalitatearen eta jatorriaren ezaugarrien artean ez dago inolako hierarkiarik. Bakoitzak bere ezaugarri bereizgarriak gordetzen ditu eta aldi berean baita osagarritasuna, koherentzia eta izaera berezia ere kontsumitzaileen eskaerei erantzuteko orduan. Horrela, bakoitzak gogokoena aukeratuko du.

EUSKO LABEL berme handiko marka bat da, HAZI Korporazioaren jabetzakoa, eta E.A.E.n ekoitzi, eraldatu eta/edo prestatzen diren eta batez besteko kalitatea eta berezitasuna gainditzen duten nekazaritzako elikagaiak identifikatzeko eta bereizteko erabiltzen da. Produktu bakoitzaren ezaugarriak eta baldintzak Erabilera Arautegi batean jasota daude.