Kalitatearen alde egiten dugu lan
Eusko Label denda Euskadiko egiaztatutako kalitatezko produktuen eskaparate ofiziala da. Produktu horiek Haziren Marktetin eta Egiaztapen Unitateak kontrolatzen eta kudeatzen ditu: Eusko Label produktuak, Euskal Baserri eta beste berme marka batzuk.
Gainera gure lurraldeko 5 Jatorri Izendapenetako produktuak ere eskuratu ahal izango dira, beraien Kontseilu Arautzaileek kudeatzen dituztenak.
www.euskolabeldenda.com webgunean saltzen diren produktu guztiak Euskadikoak dira eta hasieratik bukaeraraino kontrolatuta daude. Azken batean, kontrol eta egiaztapen mekanismoek produktu horien jatorria, kalitatea, segurtasuna eta benetakotasuna bermatzen dituzte. Horrela, kontsumitzailearengan konfiantza sortu nahi dugu, Euskadiko jatorri eta kalitate bereizgarriak dituzten edari eta janarien Araudi ezberdinak betetzen direla bermatuz.
Euskadiko nekazaritza, arrantza eta elikagaien sektoreei erantzuna emateko asmoarekin egiten dugu lan, kalitatezko produktuak garatuz, beraien balorea eta nabarmentasuna handituz, eta horrekin guztiarekin batera, ondare natural eta kulturala mantentzen eta bultzatzen laguntzen dugu.
ENACek aitortutako kreditatuko Egiaztapen eta elikagaien ikuskaritza erakundea gara, horrela beste batzuei(hirugarren batzuei) zerbitzu horiek eman diezazkiekegu.
Aitortza horiei bitarteko tekniko, baliabide ekonomikoak, langileen kualifikazio teknikoa eta formazio jarraitua eta lan egiterakoan oinarri diren integritate, independentzia eta konfidentzialtasun premisak gehitzen badizkiegu, ematen, mantentzen edo kentzen ditugun egiaztapenak fidagarriak direla bermatzen da.



















