Osteguna, 2013.ko Maiatzak 23
Kategoriak
Produktuak
Eusko Labela duen Euskal Sagardoa gure baserrietako sagardo sagarrekin soilik ekoizten da, bere heldutasun-punturik onenean bildutakoak eta Euskadiko sagorrondoetako sagarrak dira, Horrela, %100 bertako sagarrekin ekoiztutako sagardo naturala dela esan dezakegu.
Usadiozko teknikak jarraituz egindako sagardoa da, eta ez zaio ez gasik ez azukrerik gehitzen. Euskadin hasieratik bukaerara ekoizten eta botilaratzen den produktua da.
Eusko Label produktu guztiek bezala hasieratik bukaerara kontrolatzen da. Alde batetik, sagardorako sagarren produkzioa kontrolatu da, ekoizleak eta honen sagarrondoak ikuskatu eta Kalitateko zerrendan erregistratuak izan dira. Ekoizpen zentruetara nola garraiatu behar den Araudiak jasoa dauka eta bukatzeko, ekoizpena, ontziratzea eta etiketatzea kontrolatzen dira.
Kalitateak produktu-azterketa ugari burutzen ditu hainbat unibertsitate eta laborategitan. Guztira, 15 ezaugarri aztertzen dira, besteak beste garraztasuna, gradu alkoholikoa, pHa, azido malikoa, azukreak, errautsak edo fenolak.
Azken froga Kalitatearen Kalifikazio-batzordeak egiten du, produktuaren dastatzeaz arduratzen da eta. Batzordeak produktuaren ezaugarri organoleptikoak balioesten ditu, ikusmenaren, usaimenaren eta dastamenaren aldetik.
Produktu honen bereizgarriak bere Araudi Teknikoan daude jasoak. Hazi marketin eta egiaztapen unitateari dagokio araudia betetzen dela egiaztatzea.
Honela ezagutzen da
Eusko Labela duen Euskal sagardoa Kalitateak baimendutako botilan ontziratzen da, produktua erraz identifikatu eta babesteko. Produktuak kontrol-etiketa zenbakitua darama erraz identifikatzeko.