Larunbata, 2013.ko Maiatzak 25
Kategoriak
Produktuak
Euskadin bertako baserrietan ekoiztutako tomate honek betidaniko tomatearen usaina, kolorea eta zaporea ditu.
Tomate onenen artean hautatua eta ingurugiroa zainduz hazitakoa da.
Eusko Labela duen tomateak produktuaren araudian zehazten diren freskura eta kalitate ezaugarriak bete behar ditu eta baita zehaztutako ezaugarri morfologikoak eta organoleptikoak ere. Maiatza eta azaroa bitartean batzen da eta itxura ildotua eta kolore gorri-berdekoa da. Araudian zehazten den gutxieneko azukre-kontzentrazioak, tomate honen berezko zapore bizia ziurtatzen du.
Honela ezagutzen da
Eusko Labela duen tomatea bi formatutan merkaturatzen da: zelulosazko erretiluetan zenbakidun kontrol-etiketa batekin, edo aleka, kasu honetan tomate bakoitzak kontrol-etiketa txiki bat darama, guztiak Eusko Label Kalitatea ezaugarriarekin.