Igandea, 2013.ko Maiatzak 19
Kategoriak
Produktuak
Eusko Labela duen Gernikako Piperra barietate autoktonoa da, EAEn klima atlantikoa duten eremuetan lantzen da eta bilketa maiatz-urriaren bitartean gauzaten da. Honako ezaugarriak ditu: luzera txikia, pedunkulu estu eta luzea eta kolore berdea. Okela fina eta pergamino gabeko azala dira bere ezaugarri garrantzitsuenak, hau da, azala ez da ahoan nabaritzen.
Soilik benetako Gernikako Piperra du Eusko Labela.
Honela ezagutzen da
Eusko Labela duten benetako Gernikako Piperra bi dozenako erretiluetan merkaturatzen dira. Erretilu horiek zenbakidun etiketa bat daramate euren kontrolerako, eta bertan Eusko Label bereizgarria ageri da.
Gernikako Piperra Eusko Label bereizgarria izateaz gain, Babestutako Seinale Geografikoa (BSG) ere bada, hau da, jatorri geografikoari loturiko bereizgarriak dituen kalitatezko produktua da.
Gernikako Piperra Europar mailan edozein usurpazio, imitazio edo bere izena iruzurrerako erabiltzearen aurrean legez babestuta dago aipaturiko izendapen honekin.