Igandea, 2013.ko Maiatzak 19
Kategoriak
Produktuak
Ibarrako Piparra "Berezi" izeneko barietate autoktonokoa da, EAEko zonalde atlantikoan egiten da eta nagusiki Gipuzkoan ekoiztu eta ontziratzen da. Horretarako, baldintza klimatologiko egokienak behar dira, hau da, altitude baxua, tenperatura suabeak eta hezetasun eta plubiositate maila altuak. Bere azal fina eta ia batere mina ez den mami samurra, kolore berde-horixka eta zapore suabea dira Eusko Labela duen Ibarrako Piparra nahastezin bihurtzen duten ezaugarriak.
Honela ezagutzen da
Eusko Labela duten Ibarrako Piparrak edukiera ezberdineko kristalezko ontzietan aurkitzen dira. Etxeetarako edo jatetxeetarako izan daitezke, garraztasun gutxiko ozpinetan eta gatz gutxirekin, ahoan benetan leuna gerta dadin. Ontzi guztiek kontrol-etiketa zenbakitua daramate, Eusko Label-Kalitatea ezaugarriarekin.