Ostirala, 2013.ko Maiatzak 24
Kategoriak
Produktuak

Jakion S.L. Deba Garaiko (Gipuzkoa) baserrietako nekazal iharduera berreskuratu, bultzatu eta indartzeko sortutako enpresa da. Baserriei, beraien nekazal ustiaketak duintasunez mantenaraziko dituen zerbitzuak eskaintzeko.
Enpresa berri hau martxan jartzearen helburu garrantzitsuena, nekazaritzako ihardueren aniztasuna bultzatzea da. Nekazariei zuzenduta dago, barne antolaketa eratuz, beraien produktuen merkaturatzea transformazio zentru baten bidez egin ahal izateko, Osasun Erregistro bat, balio erantsia, identitate bat eta merkatu berrietara iristeko aukera eskainiz.
JAKION enpresak kalitatezko kontserba naturalak ekoizten ditu, bertako fruta eta barazkiak modu artisauan eraldatuz.
JAKIONek bertako lehengaiak erabiliz, kalitate goreneko produktuen aldeko apustua egin du. Sasoiko produktuak, ekoizpen txikietan.
Hazi Marketin eta Egiaztapen Unitatea da kontrol guztiak eta prozesuaren jarraipena egiteaz arduratzen dena. Jakion S.L. enpresari Eusko Label eta Euskal Baserri bereizgarriak erabiltzeko baimena eman dio.