Saskia

Inicio > Produktuak > Jatorrizko Deitura
Inprimitu

Jatorrizko Deitura

Zer da Jatorrizko Deitura Babestua (JDB)?

Esan dezakegu Jatorrizko Deitura leku geografiko baten izenari loturik dagoela, eskualde, leku jakin zein herrialde bati. Beraren bidez adierazten da nekazaritzarako produktu  bat leku jakin batean sortua dela, haren kalitatea edo ezaugarriak funtsean edo erabat ingurune geografiko horri eta bertako natura eta giza baliabideei zor zaizkiola, eta haren ekoizpena, eraldaketa eta prestaketa eremu geografiko horretan egiten direla.

Jatorrizko deiturak arautzen dituen  legearen arabera, UNE-EN 45011 araua betetzen duten erakundeek soilik burutuko dituzte produktu hauen kontrolak.

Hori kontuan hartuta, HAZI marketin eta egiaztapen unitateak Eusko Labela duten produktuen kontrolak egiteaz gain, beste hainbat ere kontrolatzen ditu. Esate baterako,  Idiazabal Jatorrizko Deitura edo  Euskadin Jatorrizko Deitura duten hiru txakolinak ere kontrolatzen ditu.

Honela ezagutzen dira:

Euskal Autonomia Erkidegoan honako Jatorri Izendapenak ditugu:

  • Idiazabal Gazta.
  • Arabako Errioxako Ardoa.
  • Arabako Txakolina.
  • Bizkaiko Txakolina.
  • Getariako Txakolina.



  • Titularra
  • Titularra
  • Titularra
  • Titularra

Aukeratutako produktuak