Astelehena, 2013.ko Maiatzak 20
Kategoriak
Produktuak
Urteko ardoa da, modu naturalean egindakoa eta Bizkaiko herrietan hazitako mahatsen hartzidura kontrolatuz sortua.
Ardo gaztea, txinpartanduna, arina eta lurrintsua da. Ahoan suabea eta gruta-gustukoa gertatzen da, garraztasun-puntu batekin.
Kolore disdiratsua eta gardena du eta 10.5 eta 11 gradu bitartekoa da. Txakoli motarik ezagunena Txakolin Zuria da, Txakolin Gorria edo "oilar-begia" atzetik duelarik.
Honela ezagutzen da
Bizkaiko Txakolina Kontseilu Arautzaileak ezarritako kontrol guztiak gainditu ondoren, txakolina botilaratu eta identifikatu egiten da, kontrolatutako zenbakidun kontraetiketak ezarriz. Etiketa hauek produktuaren kalitatea bermatzen diete kontsumitzaileei.