Igandea, 2013.ko Maiatzak 19
Kategoriak
Produktuak
Getariako Txakolina Gipuzkoan egiten den ardo gaztea da. Bi mahats motarekin egiten da: Hondarribi Zuri, ekoizpenaren %80-90a dena, eta Hondarribi Beltza, gainontzeko %10-15a.
Kolore hori argikoa eta fruta usaina duen ardo zuria da, gaztea eta fruta-gustukoa, batez beste 10,5 gradu eta bere nortasunaren parte den garraztasun-puntua dituen ardoa.
Fresko zerbitzatu behar da eta komenigarria da edalontzian apurtzea, horrela, orratz karboniko txikiekin batera bere lurrin-sorta guztia askatzen du eta.
Honela ezagutzen da
Getariako Txakolina Jatorrizko deitura duen txakolina, Rhin motako botilatan merkaturatzen da eta berme-zigilu zenbakitu bat darama, kapsularen azpian uztaren urtea zehaztuz. Getariako Txakolinaren Kontseilu Arautzaileak ezarritako kontrol guztiak gainditu dituztenek soilik daramate zigilu hau.