Astelehena, 2013.ko Maiatzak 20
Kategoriak
Produktuak
%100 ardi latxa eta karrantzarraren esne gordina
Euskal Herria bezain zaharra, Idiazabal Gazta Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan egiten da duela milaka urtez geroztik. Gazta ondua da, gutxienez 2 hilabete ontzen egona, eta ardi latxa eta karrantzarraren esne hutsez egina, animaliarengandik lortutako gatzagia erabiliz eta prentsaketa bidez.
Ketua eta ketu gabe eskaintzen da eta, kasuan kasu, ondutako esnearen gatzagiaren eta kearen zapore sendo guztiz ona izan ohi du.
Honela ezagutzen da
Benetako Idiazabal Gaztak etiketan zerrenda gorri bat darama, eta bertan "Idiazabal" jartzen du, Jatorrizko Izendapenaren bermearekin, Kalitatearen kontrol handiagoa lortzeko, zenbaki bat daramate azpialdeko azalean.