Saskia

Inicio > Produktuak > Kalitatezko beste zenbait marka
Inprimitu

Kalitatezko beste zenbait marka

Eskuz egindako antxoa eta hegaluze kontserbak eta erdikontserbak EAEn ekoizten dira eta gainontzekoetatik bereizten dituen hainbat ezaugarri ditu, hala nola jatorria, ekoizpen-sistema eta kalitatea.

Euskadiko Kantauriko Hegaluzea eta Euskadiko Kantauriko Antxoa markek, lehenengoaren kasuan  Thunnus Alalunga eta  bigarrean Engraulis Encrasicholus espezieak erabili direla ziurtatzen dute. Euskal uretan dute jatorria, ekoizpen prozesua eskuz eta modu tradizionalean egiten da bertako enpresetan eta kalitate goreneneko baldintzak betetzen dituzte.

Ekimen hau Gipuzkoa eta Bizkaian dauden hainbat enpresek jarri zuten martxan. Erdi aroan hasi zen Euskadi arrain artisau kontserba eta erdikontserbak  ekoizten.  Teknologiak aurrera egin ahala, tratamendu eta ontziratze teknika aurreratuak gehitu dira. Hala ere, enpresa batzuek oraindik artisau erako ezkoipena nahiago dute.

Tradizio honen eraginez, marka hauek bultzatu dituzten enpresek elkarte bat sortzea erabaki dute, Euskal Kostaldeko Kontserbagile Artisauak hain zuzen ere. Honekin,  euren tradiozko artisau erako ekoizpena aldarrikatu nahi dute, hasierako hautaketatik, ekoizpen prozesu osoa  eta ondorengo ontziratzeraino.

Hegaluzea edo Kantauriko antxoa izenarekin kontserba ugari aurki daitezke merkatuan, baina horrek ez du bermatzen arraina Kantaurikoa denik.

Hori dela eta, enpresa hauen ekimenak, produktuaren trazabilitatea bermatzen du eta kalitatea modu berean bermatzen duen beste edozein enpresa onartzeko prest dago. Trazabilitateaz gain, beste zenbait ere bermatzen ditu: alde batetik,  Euskadiko Kantauriko Hegaluzea egiteko erabiltzen den espeziea benetako Thunnus Alalunga dela, Kantauriko uretan duela bere jatorria eta ekaina eta urria bitartean arrantzatzen dela. Bestetik, Euskadiko Kantauriko Antxoaren kasuan, Engraulis Encrasicholus espeziearekin egiten dela eta martxoa eta ekainaren bitartean arrantzatzen dela.

Bereizgarriak, kontserbak egiteko zenbait kalitate-irizpide kontutan hartu direla ere bermatzen du. Produktuan zein ekoizpenean  ezarritako kontrolak Euskadiko Kantauriko Hegaluze eta Euskadiko Kantauriko Antxoa marken araudian jasotzen dira.

 HAZI marketin eta egiaztapen unitateak Eusko Labela duten produktuen egiaztapenak eta kontrolak egiteaz arduratzen da.  Unitate hau, Ingurumen sailari, Lurralde Plangintzari, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza sailei lotuta dago.




  • Titularra
  • Titularra
  • Titularra
  • Titularra

Aukeratutako produktuak