Asteazkena, 2013.ko Maiatzak 22
Kategoriak
Produktuak
Eskuz egindako antxoa erdikontserbak EAEn ekoizten dira eta gainontzekoetatik bereizten dituen hainbat ezaugarri ditu, hala nola jatorria, ekoizpen-sistema eta kalitatea.
Euskadiko Kantauriko Antxoa markak Engraulis Encrasicholus antxoa erabili dela bermatzen du, itsaso horretako arrainik preziatuena hain zuzen ere. Antxoaren arrantza apiriletik ekainera bitartean burutzen da, antxoaren iraunkortasuna ziurtatzeko usadiozko teknikak erabiliz. Izan ere, gaur egun espezie honen arrantza mugatua eta kudeatua dago.
Zigiluak erdikontserbaren ekoizpen prozesua antxoak banan-banan eskuz eta usadiozko teknikak jarraituz egiten direla bermatzen du. Prozesu hau esperientziadun baimendutako langileek egiten dute. Kontrolaz arduratzen den erakundeak aldez aurretik ezarritako baldintzak betetzen dituzten enpresetan soilik egingo da prozesu hori.
Honela ezagutzen da
Benetako Euskadiko Kantauriko Antxoa formatu ezberdinetan aurki daiteke, baina guztiak Eusko Label-en zigilua daukan zenbakidun kontrol-etiketa daramate. Bereizgarri honek kontsumitzaileari kontserbaren jatorria eta kalitatea bermatzen dizkio.