Asteazkena, 2013.ko Maiatzak 22
Kategoriak
Produktuak
Euskadin ekoizten diren hegaluzearen artisau kontserbak bereizgarri bat daramate. Merkatuan beste produktuetatik bereiztea errazten du bereizgarri horrek, eta produktuen lantzeko era, jatorria eta kalitatea bermatzen ditu.
Euskadiko Kantauriko Hegaluzea markak bermatzen du produktu hau egiteko erabiltzen den espeziea Thunnus Alalunga dela eta Kantauriko uretan duela bere jatorria. Bere denboraldian harrapatzen dela, hau da, Uztaila eta Urria artean, eta metodo tradizionalak erabiltzen direla bere ezaugarriak mantentzeko.
Zigiluak kontserba-prozesua bertako enpresek egina dela bermatzen du, aldez aurretik ezarritako ezaugarriak betetzen dituztela, kalitate irizpideak jarraituz hautatutako ale osoak landuz eta beti metodo tradizionalak erabiliz egindako dela.
Honela ezagutzen da
Benetako Euskadiko Kantauriko Hegaluzea formatu ezberdinetan merkaturatzen da, baina kontrol-etiketa zenbakitua darama, produktua identifikatzen duen logotipoarekin. Honek, jatorria eta benetakotasuna bermatzen ditu.