Saskia

Inicio > Prentsa > Errezetak > Sagardo sorbete sagar purearekin

Sagardo sorbete sagar purearekin

Artikulu hau baloratu
(0 Botoak)
 
 
Sagardo sorbete sagar purearekin
 

Eusko Labela duen Euskal Sagardoa gure baserrietako sagardo sagarrekin soilik ekoizten da, bere heldutasun-punturik onenean bildutakoak eta  Euskadiko sagorrondoetako sagarrak dira, Horrela, %100 bertako sagarrekin ekoiztutako sagardo naturala dela esan dezakegu.

Usadiozko teknikak jarraituz egindako sagardoa da, eta ez zaio ez gasik ez azukrerik gehitzen. Euskadin hasieratik bukaerara ekoizten eta botilaratzen den produktua da.

OSAGAIAK

  • 1 botila Euskal Sagardoa
  • 3 Sagar
  • 1 zopa koilarakada azukre
  • Idiazabal Gazta
  • askotariko fruta xeheak (ahabiak, andere mahatsak, masustak, mugurdiak, ...)

NOLA PRESTATU

  1. Sagardoa urritzen jarriko dugu su txikian, bolumenaren 1/3era iritsi arte.
  2. Ondoren, katilu batera bota eta izozkailuan sartuko dugu.
  3. Gogortzen hasi dela ikusten dugunean, sadexka batez hautsiko ditugu geruza gogorrak, blokerik sor ez dadin.
  4. Beste alde batetik, sagarrak zurituta , hazirik gabe eta zatituta egosiko ditugu, urari koilarakada bat azukre erantsita.
  5. Egosita daudenean, txiki-txiki egin eta hozkailuan sartuko ditugu.
  6. Platerean aurkezteko, purez zirkulu bat egin, gainean sorbete puska bat jarri eta Idiazabal Gazta birrindua erantsiko dugu, azkanik, fruta xehez ( ahatiez, andera, mahatsez, magurdiez, masustez eta abar) osatutako buketza apainduko dugu.

 
 
 

Iruzkina idatzi

Ireki