Haziren Marketin eta Egiaztapen Unitateak kudeatzen duen marka nagusia Eusko Label da. Unitate hori gainera arduratzen da honako marken kontrol eta egiaztapen lanetaz: Eusko Label, Euskal Baserri, Euskal Herriko Kantauriko Hegaluze eta Antxoa kontserbak eta txakolinen 3 Jatorri Izendapenak; gainera Idiazabal Gaztaren egiaztatutako ikuskaritzak ere egiten dizkio Idiazabal Gazta Jatorri Izendapenari.
Kalitatearen K ikurra da Eusko Label markaren adierazpide grafikoa eta horren bidez EAEn ekoitzi, eraldatu eta/edo prestatutako nekazaritzako elikagaiak identifikatu eta bereizi egiten dira, horien kalitatea, maila edo berezitasuna batez bestekoa baino handiagoa bada betiere.
Bere helburu nagusiak hauexek dira:
- Kontsumitzaileari kalitate-maila handia bermatzea.
- Kontsumitzaileari ondo zerbitzatzea, produktuen jatorria eta benetakotasuna segurtasun osoz identifikatzeko aukera emanez.
- Ekoizleen lana defendatzea.
- Kalitatezko ekoizpena sustatzea.
- Eusko Labela duten produktu guztiak Arautegi Tekniko baten mende daude eta hura ondo betetzen dutela bermatzeko hainbat kontrol egin behar dituzte.




















